argiteria publikoa:
telekudeaketa eta efizientzia energetikoa
Argiteria publikoa modu efizientean eta egituratuta kudeatu ahal izateko, zerbitzu berri bat duzu gemweb plataforman, argiteria publikoko argindar instalazio eta koadro guztiekin lan egitea ahalbidetuko dizuna.
horrekin aukera duzu argindar-sarea ezagutzeko, okerreko funtzionamenduak identifikatzeko, argiteria publikoari lotutako gastuak murrizteko eta indarreko legedira egokitzeko.
Gaitasunak
Moduluak aukera ematen du modu garbi, garden eta independentean eginkizun hauek burutzeko:
- maniobra-koadroen, argindar lineen eta argi-puntuen inbentarioaren kudeaketa sakona.
- argi-puntuen geolokalizazioa.
- luminarien datu-baseak sortzea.
- argi-puntuen zerrendak kalkulu-orrira esportatzea.
- argi-puntuen zerrenden eta SIGaren (mapa) iragazkiak egitea.
- adierazleen azterketa.
- maniobra-koadroaren fitxa.
Moduluak, ondoren agertzen diren adierazle energetikoen kalkuluak erakusten ditu:
- kontratatutako potentzia / instalatutako guztizko potentzia.
- funtzionamenduan dituen orduak, urteko kontsumoa / instalatutako guztizko potentzia.
- argi-puntu bakoitzaren batez besteko kontsumoa.
- argi-puntu bakoitzaren batez besteko gastua.
Koadroen kudeaketa
Ezagutza totala/partziala denbora errealean eta hauen tratamendua:
teknikariek aukera dute neurriz kanpoko kontsumoa duten koadroak eta lanpara zaharren teknologia edo araudiz kanpokoa erabiltzen dutenak kudeatzeko.
orobat, argiteria publikoarenak ez diren beste gailu batzuk konektaturik edo behar ez diren potentziak kontrataturik dituzten koadroak ere zein diren jakin ditzakete.