efizientzia energetikoa
eraikinetan
Kudeatzen diren eraikinen katastro-datuekin eta informazio energetikoarekin, automatikoki lor ditzakezu horien ezaugarri energetikoak.
Kudeatzen diren eraikinen metro koadroko kontsumoa estandar ezagunenekin alderatzen dugu, besteak beste NZE-Building, Passivhaus eta CTErekin, eta baita gemweb plataformako gainerako komunitateko kontsumoaren ohiko balioekin ere.
Aurrezpen energetikoa eraikinetan
gemweb plataformaren datu-baseko kontsumoko eta inbentarioko datu errealak erabiliz bihurketako estandarrekin batera, moduluak honako hau erakusten du:
- Zenbateko aurrezpen energetikoa egin daitekeen.
- CO2 isurketak zenbat murriztu daitezkeen.
- Argindarraren eta uraren kontsumoan zenbat diru aurrez daitekeen.
Moduluak erabakiak hartzera bultzatzen du, eraikinean hobekuntzak egiteko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeari begira bideragarritasuna aztertzeko balio du-eta, era horretan inbertsio-itzulketa handiena duten operazioak hauta daitezkeelarik.