Pobrezia energetikoaren aurkako zerbitzuak doan
gemweb plataformaren izpiritua eta ikuspegia hauxe da: pertsona orok eskura izango duen eredu energetiko jasangarria, inguru hurbila hobetzen duten pertsonenganako fedea duena, nork bere aletxoa jarriz mundu jasangarriago bat izate aldera.
Kontsumo
energetikoaren
azterketa
Gizarte mailako izpiritu honi esker, gemweb plataformak pobrezia energetikoa desagertzeko egiten du lan bere komunitatearen bidez. Ildo horretan, gemweb administrazioen esanera jartzen da egoera hori pairatzen duten etxeetako kontratu eta kontsumo energetikoak begiratu eta aztertzeko. Ebaluazio bat egin ondoren, jakin daiteke kontrataturik duenak euren energia betebeharrak asetzen dituen edo, aitzitik, benetan behar dutena baino gehiago ordaintzen ari diren; egon daitezkeen akatsak edo funtzionamendu okerrak eta, halaber, gehiegi kontsumitzen duten gailuen efizientzia gabeziak ere hauteman daitezke, horrez gainera.
Ekintza horiekin, bestalde, eskari energetikoa optimizatu eta energia mota honen ekoizpenari lotutako negutegi-efektuko gasen isurketa eta guztiongan eragiten duten ingurumen kostuak gutxitu daitezke.