Kudeaketa energetikorako softwarea

Badakigu kudeaketa on batekin eredu energetiko jasangarriagoa lor daitekeela. Horregatik, gure plataforma eta zerbitzuak eskaintzen dizkiogu komunitateari, gauza beragatik gutxiago ordaintzeko, baliabide ekonomikoak izateko eta, era horretan, oraindaino ezinezkoak ziren jasangarritasun eta efizientzia energetikorako proiektuen bideragarritasuna planteatzeko.

Gemweb Taldea

Modu automatikoan eskuratzen dugu dagoen informazio energetiko guztia, seguru eta azkartasunez, osorik, fidagarritasunez eta kosturik txikienarekin gainera, gero hori guztia antolatzeko, horren bistaratze bateratua eskaintzeko, duen trazabilitatea erakusteko, eta energiarekin eta urarekin zerikusia duten datuen dokumentuzko gordailu bakar batean aztertu eta kudeatzeko

Eskura jartzen ditugu gure plataforma eta zerbitzuak, informazio guzti hori erabiltzaileen komunitatean era anonimoan partekatua izan dadin:

“emaitza hobeagoak lortzen dira jakintza partekatzen denean eta informazio handiagoa, osoagoa eta fidagarriagoa dagoenean”

gemweb da konponbiderik aurreratuena bere gordailu oso eta fidagarrienarekin. Informazioa era masiboan kudeatzea errazten du, denbora murrizten du lan errepikakorrak burutzean eta eskariko kostuak gutxitzen ditu produkzio-baldintzei, laneko baldintzei eta jardueraren erosotasunari bere horretan eutsiz. Trantsizio energetiko globalerako ekarpena egiten dugu horrela, eta eredu jasangarriagoa, arrazionalagoa eta guztion eskura egongo dena sortzen laguntzen dugu.

Gemweb Taldea

Berrikuntza

Gizarte berrikuntzarako eta garapen irekirako eskaintzen dizkiguten ereduetan sinesten dugu, erabiltzaileak bezain ongi inork ez baitaki hark zer behar duen eta nola erabili nahi duen, eta uste osoa dugu ezagutza partekatuz informazioaren balioa handitu egiten denaz.

Gemweb, gaur egun, erabiltzaileen bitartez, hirugarrengoei soluzioak eskainiz, garatuz joan den konponbide teknologiko bat da; hori da, izan ere, gure komunitateari balio erantsia emateko erarik eraginkorrena.

Zertan bilakatuko dira efizientzia eta kontabilitate energetikoa kudeatzeko erremintak?

Gure komunitatera elkartzera gonbidatzen zaituztegu erantzunean parte har dezazuen!

Eskatu proba bat doan

Loader
openenergy-k hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu web-aren erabiltzaile bezala zure esperientzia errazteko eta datu estatistikoak atzitzeko, zure nabigazioko datuen azterketan oinarritutako lehentasunak kontuan. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertzen dugu baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko. Onartu | Informazio gehiago